jueves, 16 de diciembre de 2010

ESKU PILOTA

Esku pilota, euskal pilotaren modalitate bat da.Izenak dioen moduan,eskuarekin jolasten da pilota bat klpekatzen horma baten aurka jaurtitzen.Esku pilota frontoian jolasten da , binaka edo banaka jolas daiteke eta hainbat joku modu daude.


·ARAUAK:Esku pilotan jolasteko hainbat arau daude alegia:
-Eskuarekin bakarrik jo daiteke pilota.
-Behin joz gero , gue aurkaria jo beharko du guk berriz jo ahal izateko.
-Pilota hormaren aurka jaurti behar da , baina beheko txaparen eta goiko txaparen artean.
-Tanto bat lortzeko, gure aurkaria alboko txaparen kanpoaldera jaurti behar du pilota,
goiko zein beheko txapari eman edota bi boteren ondorioz kolpekatu pilota.Lau t'erdiko
txapelketetan, 4t'erditik pasatzean txarra izngo da baita ere.
-Sakea egiterakoan, "labur" marraren(4. zenbakia normalean) eta "pasa" marraren(7.
zenbakia normalean) egin behar da.
·JOKATZEKO ERAK:Jokatzeko hainbat era daude:
·Banakako txapelketa:txapelketarik garrantsitsuena da.Pilotaririk onenekjokatzen dute eta txapelduna hortik aurrera partida guztiak gorri kolorearekin jolastuko ditu.Koloreaz aparte, kamisetan txaelduna dela adierazteko ikur bat darama.
·Binakako txapelketa:partida gehienak binakako eran jolasten dira.Txapelketa hau ere garrantsitsua da baina ez banakakoa beste.
·4 t'erdiko txapelketa:txapelketa hau beste arau batzuk ditu eta joku azkarra erabiltzera behartzen du gehienetan.garrantsia handia du baita ere.


Pilotari gehienak gaur egun nafarroakoak dira, baina baita ere bizkaitarrak, gazteiztarrak, gipuzkoarrak, iparraldekoak eta errioxarrak daude.Joku hau Euskal Herrian jatorria badu ere, beste herrialde batzuetan jolasten da, Espainian, Kuba, Estatu Batuetan ,...Kuba eta Estatu Batuetan zesta da gehien jokatzen den era.Iparralden adibidez, trinketea ezagunagoa da.

Esku pilota zaila ez dirudien arren, oso kirol gogorra da.Eskuak oso ondo euki behar dituzu jolastu ahal izateko eta eskuetan lesioren bat badekozu, entrenatzen jarraitu behar duzu mina sentitu arren, eskua biguntzen baita.Gaur egun, futbola duen indarra dela medio eta beste zenbait arrazoiengatik, hainbat lekuetan esku pilota indarra galtzen doa, enkarterrietan adibidez.Barakaldonhain zuzen ere, oso egoera larrian dago pilota modalitate guztiak.Esku pilota bakarrik entrenatzeaz aparte, oso lagunta gutxi ditu eta askotan itxita dago, entrenamendua ostopatzen.Horretaz aparte, Barakaldora ez dira pilotariak etortzen jolastera nhiz eta frontoi ederra egon.

·PILOTARI NABARMENENAK:
·Gaur egun:
-Juan MARTINEZ DE IRUJO
- Abel BARRIOLA
-Haimar OLAIZOLA
-Oinatz BENGOETXEA VI
-Augusto Ibañez "TITIN III"

·Aintzinakoak:
- Julian RETEGI
-ATANO III
- ...

miércoles, 15 de diciembre de 2010

ESKALADA

Eskalada, hankak eta eskuak edota baliabide artifizialak erabiliz, harkaitz, izotz-horma edo artifizialki prestatutako erliebe bertikaletatik igotzean datzan kirola, edo era horretara burututako igoera da.

Motak

Kirol eskalada:
Duela hogei bat urte sortu zen modalitate hau da, egun, gehien praktikatzen dena. 10-30 metro bitarteko horma ertainetan egiten da eta, hormak zailtasun maila desberdinekoak izan daitekeenez, hasiberriek ere praktika dezakete. Hormak ekipatuta egon ohi dira, eta behetik ere aseguratzen da. Hortaz, bi lagun behar dira eskalada mota honetarako, eta hau da, hain zuzen, eskalada eskoletan nagusiki praktikatzen dena.

Izotz eskalada:
Izotzak estalitako hormetan praktikatzen den eskalada mota da, pioletaren eta kranpoien laguntzaz. Zati izoztuak eta izotzik gabeak tartekatzen direnean, eskalada mistoa esan ohi zaio.

Eskalada klasikoa:
Eskalada klasiko edo askearen helburua bidea ahalik eta finkatze puntu artifizial gutxien erabilita egitea da. Hormak ekipatu gabe egoten dira, eta normalean luzeak izaten dira. Gutxi gorabehera, 30 metrotik 30 metrora aseguratzen dira luzeak. Denbora dezente behar duten igoerak izan ohi dira eta jaitsiera rappelatzen egiten da.

Eskalada artifiziala:
Horma artifizialean egiten den kirol eskalada da. Material gutxi eskatzen du eta nahiko segurua da. Harkaitzerako entrenamendu gisara erabili ohi da, baina berezko konpetizioak ere baditu. Horma artifizialeko txapelketak hiru motatakoak izan daitezke: zailtasun proba, abiadura proba eta boulderra.

Boulderra:
Modalitate hau atletikoa eta oso segurua da. Horma txikietan praktikatzen da, artifizialetan zein naturaletan. Berezko txapelketak baditu, baina entrenamendu modura ere praktikatzen da.

Big wall:
Izenak dioen bezala, horma handietan praktikatzen da. Maiz, egunak behar dituzte eskalatzaileek hormaren goiko aldera ailegatzeko, eta hormatik zintzilik igarotzen dituzte gauak ere. Teknika handia eta material berezia behar dira eskalada mota honetarako.